Dokumentuaren akzioak
Lezoko June Beristain eta Oiartzungo Katerin Artola Soinu Zahar txapelketako irabazleak
Elizalde dantza taldeak antolatutako Soinu Zahar Txapelketako kanporaketan 40 dantzari
Epaimahaikideen arabera, dan-tzari irabazleak hauexek izan ziren: Oiartzungo Soinu Zahar Txapelketako A sailan: 1. June Beristain (Lezo). 2. Naroa Otxoa (Etxarri) eta 3. Idoia Narbaiza (Legazpi). B sailean, berriz: 1. Katerin Artola (Oiartzun) 2. Janire Fernandez (Lezo) eta 3. Alaitz Egaña (Elgoibar). Irabazleen irakasleek ere jaso zuten hain merezitako saria, Murixkako Idoia Berasartek eta Haurtzaroko Lorena Zalakainek, hain zuzen. Asier Legorburu Kultura zinegotziak, Arantza Elorza Elizalde Herri eskolako zuzendariak eta Jose Luis Vallejo epaima- haikideak banatu zituzten igandeko sariak.
Maddi Nazabal aurkezleak oholtza gainean dantzan aritu ziren neska guztiak zoriondu zituen, amaieran; izan ere, bertan egindako lana ez baitzen makala izan eta maila altua zutela erakutsi zuten. Txistularien lan bikaina ere goraipatu zuen, haiek gabe ez baitzegoen txapelketarik. Elorsoroko harmailetan bildu ziren ikusle-entzuleek txalo zaparradarekin eskertu zuten denen eginahala. Bukatzeko, irabazleek agurra eskaini zuten.
Dokumentuaren akzioak