Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lezoko dantza taldeak bere mende erdiaren urteurrena ospatuko du

Dokumentuaren akzioak

Lezoko dantza taldeak bere mende erdiaren urteurrena ospatuko du

Bihar gauean Bekoerrota kiroldegian Murixkak 80 dantzariren ikuskizun berezia eskainiko du

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2007/11/23

Bertan, 80 dantzari baino gehiagok (Murixka dantza taldekoak eta kide ohiak) parte hartuko dute. Emanaldi berezia izango da, dan-tza tradizionalekin hasi eta gaur egungo dantza eta koreografietara iritsiz. Mende erdi honetan Lezoko dantza taldeak izan duen bilakaera islatuko da, musikari eta abesba-tzaren laguntzarekin. Ordu eta erdiko emanaldi honetan ere sorpresa ugari izango dira.

Murixka dantza taldeak, beste hainbat kolaborazioren laguntzarekin lan handia egin du guzti hau aurrera ateratzeko, eta batez ere larunbat honetan izango den ekitaldi hau prestatzeko. Honenbestez, dantza taldeko kideek guztien partehartzea eskertu nahi du eta bide batez, herritar guztiak biharko erakustaldira gonbidatu.

Taldekideek gogorazi dutenez, 50 urte hauetan milaka eta milaka ospakizun izan dira Lezon dantza taldearen eskutik: San Juan Sua bezperako soka, Iñauteriak, Dan-tzari Eguna, Artzain eta Iñudeen desfilea, txapelketak eta beste hainbat ekitaldi.

Urteurrenaren erakustaldien baitan, esaterako, martxoan urte guzti hauetan txapeldun izan direnen sariak eta milaka argazki bildu zituen erakusketa bat antolatu zen. Ekainean, berriz, San Juan Sua soka berezi eta arrakastatsu bat eskaini zitzaien herritarrei, gaur egungo dantzari eta dantzari ohiekin batera. Irailean, ordea, Ar-tzain eta Iñudeen desfile ikusgarri baten ostean, bazkari erraldoi batean parte hartzeko aukera izan zuten 50 urte hauetan partaide izan diren guztiek. Azkenik, 50 urte hauek biltzen dituen liburu bat argitaratuko da Gabonetarako.

Dokumentuaren akzioak