Dokumentuaren akzioak
Lezoko Ane Espina eta Maider Aginaga dantzariek irabazi dute Oiartzungo Soinu Zahar txapelketa
Elizalde dantza taldeak antolatutako kanporaketan 38 dantzarik parte hartu dute
Epaimahaikideen arabera, dan-tzari irabazleak hauexek izan ziren: Oiartzungo Soinu Zahar Txapelketako A sailan: 1. Ane Espina (Lezo). 2. Naiara Mendiburu (Oiartzun) eta 3. Nahia Alonso (Donostia). B sailean, berriz: 1. Maider Aginaga (Lezo) 2. Nerea Sasiain (Elgoibar) eta 3. Idoia Narbaiza (Legazpi).
Asier Legorburu Kultura zinego-tziak, Andoitz Apaolaza Elizalde Herri eskolako zuzendariak eta Izar Etxeberria Euskal Herriko dantzari txapeldunak banatu zituzten igandeko sariak.
Maila altua
Maddi Nazabal aurkezleak oholtza gainean dantzan aritu ziren neska guztiak zoriondu zituen, amaieran; izan ere, egindako lana ez baitzen makala izan eta maila altua zutela erakutsi zuten. Txistularien lan bikaina ere goraipatu zuen, haiek gabe ez baitzegoen txapelketarik. Elorsoroko harmailetan bildu ziren ikusle-entzuleek txalo zaparradarekin eskertu zuten denen eginahala. Bukatzeko, irabazleek agurra eskaini zuten.
Dokumentuaren akzioak