Dokumentuaren akzioak
Lezoarrak eta andoaindarrak nagusi Oiartzungo Aurresku Txapelketan
Lur Lacasta eta Jurgi Errandonea dantzariak.
Bi sailetako dantzariek hartu zuten parte, A Sailekoek (8-9-10 urtekoak) eta D Sailekoek (14-15 urtekoek). A saileko dantzariek, Ormatxulo eta Agurra dantzak eskaini zituzten; eta D sailekoek berriz, Betronio handia eta Aurkez aurke.
Epaimahaia Maria Ferreiro, Nagore Indakoetxea eta Jose Luis Vallejo osatu zuten, eta honakoa izan zen ebatzitakoa:
- Saria: Lur Lacasta (Lezo).
- Saria: Hugo Haro (Lezo).
- Saria: Gorane Villa (Lezo).
D. Saila (14-15 urtekoak)
- Jurgi Errandonea (Andoain).
- Julen Lertxundi (Asteasu).
- Danel Castillo (Pasai Donibane).
A Sailean Oiartzungo dantzari batek parte hartu zuen, Irati Perezek.
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak gogorarazi duenez, urtarrilaren 13an hasi zen liga, eta hurrengo saioa martxoaren 10ean jokatuko dute Elgoibarren.
Saila bakoitzeko ongien sailkatutako dantzariek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku txapelketan parte hartuko dute. A eta B sailakoek, Maiatzaren 25ean, Errenterian eta D sailakoek berriz, Maiatzaren 18an Legazpin.
Dokumentuaren akzioak