Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lezoar gazteenen erabateko nagusitasuna Gazte Mailako VI. Aurresku Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Lezoar gazteenen erabateko nagusitasuna Gazte Mailako VI. Aurresku Txapelketan

A sailean (8-9-10 urtekoak) lehen bosten artean bost lezoar sailkatu dira, eta Lur Lacasta izan da garaile. Larunbatean izan zen txapelketa, Errenteria-Oreretan.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta, Lezo
Mota
Albistea
Data
2024/05/29
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Larunbatean izan zen jokoan Errenteria-Oreretako Niessenen Gazte Mailako VI. Aurresku Txapelketa, gipuzkoar erara. A eta B saileko dantzariak izan ziren bertan, hau da: A sailean 8-9-10 urtekoak, eta B sailean 11-12-13 urtekoak. Erein elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB), eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatu zuten lehiaketa.

Lur Lacasta lezoarra. Argazkia: Gipuzkoako EDB.

A sailean bereziki lezoarren nagusitasuna osoa izan zen: lehen bost postuetatik, bost haientzat. Denen buru Lur Lacasta irabazlea. Honakoa izan zen sei lehenen sailkapena:

  • 1. Lur Lacasta (Lezo).
  • 2. Hugo Haro (Lezo)
  • 3. Gorane Villa (Lezo).
  • 4. Ane Perez (Lezo).
  • 5. Amaiur Iturbe (Lezo).
  • 6. Nora Lafuente (Legazpi).

B sailekoen artean (11-12-13 adinekoak) June Aguado (Amasa-Villabona) izan zen irabazlea, eta sailkapen nagusian Mairi Maya errenteriarra izan zen Oarsoaldeko dantzarien artetik onena, bosgarren postuan. Honakoa maila horretako lehenen sailkapena:

  • 1. June Aguado (Amasa-Villabona)
  • 2. Nora Davila (Zizurkil)
  • 3. Unax Ansola (Elgoibar)
  • 4. Jon Alberdi (Legazpi)
  • 5. Mairi Maya (Errenteria-Orereta)
  • 6. Nora Escudero (Legazpi)

Niessenen egindako saioan aitortza egin zioten Peio Urreaga aurkezleari. Erein elkarteko kideen arabera, sekulako laguntza eman die Urreagak aurkezle lanak egiten, eta horregatik oroigarria eman zioten. Aldi berean, Ereineko antolatzaileek ere omenaldia jaso zuten, bideo bidez: aurreko urteetan txapeldun izandako hainbatek eskerrak emanaz mezuak zabaldu zituzten. “Oso pozik gaude eskertzarekin”, esan dute Erein elkarteko kideek.

Herri Arte Eskolako dantzariek ere emanaldia egin zuten Niessenen, epaimahaiak dantzarien puntuazioak adosten zituen bitartean. Udal Txistulari Bandaren lana bereziki eskertu dute Ereineko antolatzaileek.

 

D Sailekoak Legazpin
Gipuzkoar erako Gazte Mailako VI. Aurresku Txapelketaren D sailekoen lehia hilaren 18an izan zen jokoan Legazpin. Han, Jurgi Errandonea andoaindarra izan zen garaile, baina segidan izan zuen Ihintza Erauskin lezoarra. Gainera, Danel Castillo sanjuandarrak bosgarren postua eskuratu zuen. Jarraian, hango sei onenen zerrenda:

  • 1. Jurgi Errandonea (Andoain).
  • 2. Ihintza Erauskin (Lezo).
  • 3. Onditz Esnaola (Lizartza).
  • 4. Julen Lertxundi (Asteasu).
  • 5. Danel Castillo (Donibane).
  • 6. Libe Sarasola (Zizurkil).

Legazpiko parte hartzaileen talde argazkia. Argazkia: Gipuzkoako EDB.

Dokumentuaren akzioak