Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lezoko auditorioak dantza garaikidea eskainiko du igande gaueko saio batean

Dokumentuaren akzioak

Lezoko auditorioak dantza garaikidea eskainiko du igande gaueko saio batean

Hamar dantzarik lau koreografia egingo dituzte eta sarrerek bost euro balio dute

Egilea
A.M.
Komunikabidea
Diario de Noticias
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2006/06/30

Dantza garaikideko saioa ikusteko sarrerak, aurrez, Kultura eta Euskara Departamentuan eros daitezke bost euroren truke. Bihar bertan Gezala Auditoriumean ere eskuratu ahal izango dira.

Eskainiko duten lehenengo lana Appointment & disappointment izango da. Koreografia Maider Oiartzabalek eta Iñaki Fortunek egin dute eta beraiek irudikatuko dute antzeztokian bertan ere.

Jin jan jun obraren muntaia Ideies Blai taldeak egin du. Koldo Mattin Agirregomezkorta, Estitxu Campos eta Eider Mendizabal izango dira dantzariak.

Musikaren diseinua Dj Txema Mute All-ek egin du eta konponketek Andoni Cuervoren eskuhartzea izan dute. Lan hau bideo emanaldi batekin osatuko da.

Tentativa ren koreografia Mai-My taldeak egin du. Interpretazioa Myriam Perez, Maite Arroitajauregi eta Víctor Iriarte dantzarien esku egongo da. Bideoa Víctor Iriarte berak egin du.

Azken dantza El país de las últimas cosas izango da. Sara Susaeta eta Nerea Urbieta dantzariek egin dute koreografia eta beraiek dantzatuko dute baita.

Dokumentuaren akzioak