Lesakan dantzarien eguna antolatu dute larunbat honetarako

Egilea
Ttipi-ttapa
Hedabidea
Erran
Lekua
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2021/03/15
Esteka
Erran
Lesakan dantzarien eguna antolatu dute larunbat honetarako

Joan den urtea ia emanaldirik gabe joan zen eta urte osoan lanean segitu dutela erakutsi nahi dute dantza taldeko kideek

Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak herriko dantzarien eguna antolatu du martxoaren 20rako. Egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizean, Harriondoko kanpoaldean bortz eta hamabi urte bitarteko dantzariek emanaldia eskainiko dute 11:30ean. Bazkalondoan, 16:00etan toki berean Tor magoaren emanaldia iragarri dute. Azkenik, eta eguna borobiltzeko, 19:30ean dantzari helduek ikuskizuna taularatuko dute Harriondoko Txokobiko aretoan. Emanaldi honetarako sarrerak erostea beharrezkoa izanen da eta dagoeneko Xagu eta Telletxean eskuragai daude bi euroren truke.

Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi guztiak Txokobiko aretoan egitea aurreikusi dute.