Dokumentuaren akzioak
Lesakako eta Orioko dantzariek bat egin dute Nazioen Mundua herri ekimenarekin “Dantza Zati Bat”-en bitartez
Gazta Zati Bat dokumentalaren Soinu Bandaren emanaldietan, Esne Beltzaren kontzertuetan eta hainbat tabernetan dago salgai
Nazioen Munduak “Gazta Zati Bat” dokumentalaren webgunean proposatzen duen ekintza herri desberdinetako dantza taldeek Soinu Bandako abesti bat deskargatu eta bideo bat egitean datza. Asmoa beraien ideia eta filosofia ahalik eta leku gehienetara iristea da, modu parte hartzaile batean.
Soinu Banda Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lamprek egindako 15 abesti berriz osatuta dago. Diskoaren aurkezpen ofiziala uztailaren 6an egin ondoren, hainbat lekutan eskuratzeko aukera dago: Dokumentala proiektatzen den herrietan emanaldiaren ondoren, Esne Beltzaren kontzertuetan eta hainbat tabernetan.
Soinu Bandak 10 euroko prezioa du eta salmentatik jasotako dirua dokumentalak duen zorra ordaintzeko erabiliko da; izan ere Nazioen Mundua herri ekimen bat izanik, baliabide urriekin eraman da aurrera proiektu hau.
Bitartean, dokumentalak bere bidea jarraitzen du herriz herri, Euskal Herriko txoko guztietara iritsi nahian. Orain, herri askotako udako zine zikloetan dago ikusgai. Asteburu honetan hainbat lekutan ikusteko aukera izanen , tartean Areson, uztailaren 21ean, ostiral gaueko 21:00etan.
Dokumentuaren akzioak