Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lesakako dantzarien eguna antolatu du Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak larunbat honetan

Dokumentuaren akzioak

Lesakako dantzarien eguna antolatu du Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak larunbat honetan

Egilea
Ttipi ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2022/03/16
Lotura
Erran
Tantirumairu euskal folklore taldeko helduek emanaldia eskainiko dute ilunabarrean Harriondoa kultur etxean.

Larunbat goizean ttikienen emanaldia izanen da eta arratsaldean DJ Porru eta dantzari helduen saioa

Joan den urtean bezala, Lesakako dantzarien eguna antolatu du Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak martxoaren 19an. «Aurten ere herrikoak bakarrik ariko dira dantzan, ez gara animatu kanpoko taldeekin trukaketa egitera oraindik. Ea hurrengoan» diote taldetik. Iazkoa bezalatsuko egitaraua osatu dute. Honela, larunbatean 11:30ean Harriondoa kultur etxeko atarian emanaldia eginen dute 5 eta 12 urte arteko dantzari ttikienek. Arratsaldean   16:30ean DJ Porru ariko da leku berean eta ilunabarrean,19:30ean taldeko nagusien ikuskizuna izanen dute kultur etxeko Txokobiko aretoan. Emanaldi honetarako sarrerak erostea beharrezkoa da. Bi euroren truke salgai daude Xagu eta Telletxea liburu-dendetan.

Dokumentuaren akzioak