Dokumentuaren akzioak
Lesakako baserri auzoetan ere inaute giroa bizi-bizirik Goitarren eta Fraindarren eskutik
Lesakako inauteetako giroa ez da herriko karriketara mugatzen. Goitarrak goiko baserri auzoetan (Endara, Zala, Auzoberri, Nabaz eta Katazpegi) ibili ziren igandean beraien dantzak eta umorea zabalduz, Auzoberriko Gardelsoron hartutako irudietan ageri denez. Gero, herrira jautsi ziren. Fraindarrak taldekoak, berriz, Frain eta Otsango auzoetan dabiltza astelehenean (irudietan, Otsangoko Bordaberri atarian) eta Izotzaldea auzoan ibiliko dira asteartean.
Dokumentuaren akzioak