Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekuz Lekuk Bilboko bazterrak dantza garaikideekin alaituko ditu

Dokumentuaren akzioak

Lekuz Lekuk Bilboko bazterrak dantza garaikideekin alaituko ditu

Euskal Herriko eta nazioarteko koreografo-dantzarien proposamenak aurkeztuko dira, gaur Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan, eta 23an eta 24an Abandoibarra pasealekuan. Tailerrak, bideoak eta topaketak ere egingo dira dantzaldiaren baitan.
Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2017/06/22
Lotura
Uriola

XII. Lekuz Leku edizioak dantza garaikideak kalera eramango ditu Bilbon ostegunetik larunbatera antolatu duen ekimenean. Euskal Herriko eta nazioarteko koreografo-dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune desberdinetan. Helburua dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle ororengana hurreratzea da, hiri guneetara koreografia-lanak eramanez. Ekainaren 22an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan, eta ekainaren 23an eta 24an, 19:00tik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Dantzaldiak itsasadarraren bazterretan dantzaz gozatzeko proposamen oparoak eskaintzen ditu:

Dantza: ibilbide koreografiko bat interpreteekin batera, Abandoibarra pasealekuan zehar.

Tailerrak: Lindy Hop dantza tailerra, Helena Golaben eskutik.

Bideoa: La Fundicion-Topagunean Acieloabierto Sareari lotutako jaialdietako bideoen proiekzioa.

La Fundicionen, emanaldien ostean, solaserako une bat izango da, kopa bat eta mokadutxo bat eskuan, artista, ikusle eta bestelako profesionalen artean partekatzeko.

Programak, #LekuzLeku traolarekin argazkiak egiteko deia zabaldu du.

Lekuz Lekuk Bilboko bazterrak dantza garaikideekin alaituko ditu

Dokumentuaren akzioak