Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekuz Leku jaialdian, dantza garaikidearen lengoaiak ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Lekuz Leku jaialdian, dantza garaikidearen lengoaiak ikusgai

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2024/06/25
Lotura
Nontzeberri

Aurten bere XX. edizioa ospatuko du Lekuz Lekuk, eta betiko legez, dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzeko ahalegina egingo du makina bat lan koreografiko hiri-inguruneetara eramanez, izan ere, hiriaren eta ekintza koreografikoaren arteko topaketa da Lekuz Leku jaialdia. Aurtengo edizioa ekainaren 26tik 29ra izango da, Abandoibarrako aire zabaleko hainbat agertokitan.

Jaialdiaren programazioan ohikoak dira dantza-pieza laburrak, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan ikusgai jartzen direnak, publikoarekin harremanak sortzeko bidean egiten direnak. Jaialdiak harremana sortzen du: “bestearekin, ingurunearekin, bizi garen ekosistemarekin… Topaketa sustatzen du, ikuspuntuak gurutzatzen ditu, pentsamenduak berritzen ditu… elkar topatzearen plazera berreskuratzeko uneak sortzen dituen elkarbizitzarako energiarekin.”

Hamar bat ikuskizun izango dira paseatzaileen eta turisten gozamenerako, eta gainera, dantzarekin lotutako bi zinema-saio, tailer bat eta bi ikastaro ireki egongo dira Guggenheim ondoan, eta dena, doan.

Bihar, ekainak 26, abiatuko da bere egitaraua zinema saio batekin; asteburuari begira ondu dira hitzordu interesgarri eta ikusgarri guztiak.

Dokumentuaren akzioak