Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekuz Leku hiria eszenatoki duen dantza jaialdia egingo dute gaurtik aurrera Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Lekuz Leku hiria eszenatoki duen dantza jaialdia egingo dute gaurtik aurrera Bilbon

Guggenheim eta Euskalduna jauregiaren arteko ibilbide artistikoa proposatzen du ekitaldiak

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/06/24

Hiriak Dantzan proiektuaren barruan dago Lekuz Leku. Proiektu horrek Europako eta Latinoamerikako 30 jaialdi biltzen ditu. Esparru arkitektonikoak sormena garatzeko elementu gisa lantzea da jaialdi horien xedea, baita hiri esparruen eta dantzaren arteko lotura sustatzea ere.

Gaur Nuria Fontek eskainiko duen hitzaldiak emango dio hasiera Lekuz lekuri. Dantzak ikus-entzunezko sormenean izan duen presentzia azalduko du. NU2'S sormenerako elkarteko proiektu zuzendaria da Font.

'Butoh' estiloa ikusi eta ikasi

Kukai taldeak parte hartuko du Lekuz Leku jaialdian, Hnuy Illa lanaren zati bat emango baitu, baina batik bat kanpoko dantza taldeek osatuko dute egitaraua, tartean Frantziatik, Japoniatik, Ingalaterratik, Greziatik, Herrialde Katalanetatik eta Espainiatik etorritakoek.

Biharko dantza saioetan, hip hopak bi ordezkari izango ditu: Bartzelonako Brodas eta Alemaniako Storm taldeak. Horiez gain, Londresko Bonachela konpainiak Soledad interpretatuko du, eta Natxo Monterok Cuádra-T.

Japoniako butoh dantza mota ikusi eta ikasteko aukera eskainiko du jaialdiak, Moeno Yakamatsuren eskutik. Nats Nus, Cetra, Losdedae eta Entreman konpainiek ere parte hartuko dute Lekuz Lekun. Egitarau osoa www.lekuzleku.com webgunean ikus daiteke.

Dokumentuaren akzioak