Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekorneko kabalkadan EHZko gazteak prefeta eta apezpikuaren kontra

Dokumentuaren akzioak

Lekorneko kabalkadan EHZko gazteak prefeta eta apezpikuaren kontra

Lekornen kabalkada tobera arrakastatsua egin dute asteburuan. Igandearekin jendez bete da herriko plaza, 1.200 pertsona izan ziren jarrita eta beste anitz zutik. Epaiketa formatoa hartzen duen herri antzerkiak Euskal Herria Zuzenean festibaleko gazteak eta prefeta eta apezpikua aurrez aurre ezarri ditu. Gazteak dantzan ari zirelarik bi agintariek gendarmeak deitu zituzten besta, euskara eta segurtasun ezaren inguruan salaketa egiteko bazelakoan. Ondoren gazteen txanda izan zen epaitzeko, prefetari ikastolarekiko erakutsi duen jarrera eta apezpikuari homosexualen kontrako jokamoldea salatu zuten. Ikusi argazki galeria.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/09/22
Lotura
Kazeta.info

 Lekorneko toberak arrakasta handia bildu du igandearekin, izan eremanaldi bakarra izan da atzokoa. Euskara izan da eremu ezberdinetan protagonistetako bat, eta Estatu frantsesak eta Elizak euskaldunekiko eta euskal gazteriarekiko duen jarrera salagarria agerian utzi nahi izan dute.

Aitor Servier eta Xumai Murua bertsolari azkaindarrak izan dira Lekorneko toberan parte hartzen.

Dokumentuaren akzioak