Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekeitioko sormen kaia

Dokumentuaren akzioak

Lekeitioko sormen kaia

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak 25 urte bete ditu. Ibilbide oparoa ospatzeko, eurek egindako hiru ekoizpen berri aurkeztu dituzte asteburuan. Mundu osoko hainbat antzerki, dantza eta musika talderekin gogor lanean aritu dira.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2014/07/12
Lotura
Naiz

«Lekeitio sormen kaia da». Halaxe diote jaialdiaren antolatzaileek. 25 urte luze hauetan mundu osotik iritsitako dantza, musika eta ikuskizun talde ugari ikusi dira Lekeitioko kaleetan. Guztira 9 ekoizpen propio plazaratu dituzte, ‘Gastibeltza-ren Karabinak Herri Opereta’, ‘Moby Dyck’ edo ‘Antzar Jokoa’, besteak beste. Aurten, beste hiru ikuskizun berrirekin etorri dira, Lekeitio kolore, dantza eta musikaz betetzeko asmoz.

Lehenengo ikuskizuna ‘Danbor-talka, Le Choc des Tambours’ izenekoa da. Lekeitioko eta Frantziako kale-antzerki talde bi (Les Commandos Percu eta Deabru Beltzak) batu dira ekoizpen hau sortzeko. Pirotekniaz gain, danborrak eta perkusioa dira nagusi, «formatu handiko sormen-lan ikusgarri bat plazaratzeko».

Ekoizpen propioko beste ikuskizuna ‘ItsasLaboa. Txoriak: zoroen itsasoa’ dugu. Mikel Laboaren kantak, hondartza eta dantza garaikidea dira ikuskizun honen hiru zutabe nagusiak. Mikel Laboak Lekeitio herria ezagutu zuen umea zela, eta oroitzapen hark bere isla du bere abestietan. Europatik etorritako dantzariz osatutako ikuskizun honi Laboaren kantak gehitzen badizkiogu, estreinaldi bikaina dugu.

‘Gure musikari handiak, aupa Maurizia!’ izenburua du hirugarren ekoizpenak. Gaur egungo euskal musika ulertzeko ezinbestekoa da diktadura garaian musikari batzuek plazaz plaza egindako lana kontuan hartzea. Maurizia (panderoa eta boza), Leon (alboka), Fasio (soinu txikia), Goikoetxea (txalaparta) eta Zuaznabar (txalaparta) garai horretako musikari garrantzitsuak dira. Bostak txotxongilo erraldoi bilakatu dituzte, kaleetan zehar musika eta jai giroa eskaintzeko.

Eskaintza zabala

Ikuskizun horiez gain, beste hainbatez gozatzeko aukera izan dute Lekeition asteburu honetan. Umorea ardatz hartuta, ‘Salitre’, keinuen bidez Vivo, Bobo eta Malo pailazoek eskainitako ikuskizuna, edo ‘Loco Brusca’ pailazo argentinarraren umoreaz gozatzeko aukera izan dute bertara joan direnek.

Bestalde, ‘Eidabe’, ‘Tout Samba´l’, ‘Mr Banana Show’ eta ‘Izertia. Itsas Antzertiola’ ikuskizunak eskaini dituzte Lekeition.

Itsaslaboa

‘Itsaslaboa’ obraren irudi bat. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)         

Dokumentuaren akzioak