Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekeitioko Kaxarrankan emakumeak lehen aldiz

Dokumentuaren akzioak

Lekeitioko Kaxarrankan emakumeak lehen aldiz

Euskal dantza ezagunenetako batean emakumeek parte hartu dute aurten lehen aldiz: San Pedro egunez Lekeition egiten den Kaxarrankan. Kaxa eramaten lagundu dute eta arraunlari gisa ere atera dira plazara.

Arrantzaleen patroi nagusiari egiten zaion ohorezko dantzan emakumeak ere protagonista izan dira Lekeition. Asier Uskola dantzan aritu da beste behin Sanpedropean eta kofradia aurrean irrintzi artean, baina aurten emakumeek ere lagunduta, arraunlari gisa ondoan izan baititu arraunak eskuan.
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2017/06/30
Lotura
Argia

Kaxa eramaten ere lagundu dute emakumeek, Potxuak Martxan taldeak zabaldutako argazkietan ikus daitekeenez:

Ondoren Andrazkoen aurreskua egin dute Etorkizuna dantza taldearen eskutik.

Dokumentuaren akzioak