Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekeitioko kaleak hartu ditu inude eta artzainen kalejirak

Dokumentuaren akzioak

Lekeitioko kaleak hartu ditu inude eta artzainen kalejirak

Egilea
Mikel Reina Barros
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2023/03/18
Tradizioari tinko eutsiz, eta inauterietako egitarauari amaiera emanez, Lekeitioko kaleak dantzekin hartu dituzte gaur [martxoak 18] Etorkizuna dantza taldeko Inude eta Artzainek Aittita Makurra Txarangak lagunduta. Eguraldiaren menpe egon dira parte hartzaileak, ia gehiago gora begira aurrera begira baino. Hodei beltzek ez zuten ezer onik aurreikusten eta antolatzaileek ibilbidea arintzea erabaki dute erritmoa handituz.

Kalerik kale ibili dira dantzan Trinkete etxetik irtenda Eusebio Mª Azkue, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Paskual Abaroa, Tala, Ezpeleta, Arranegi Zabala, Uribarren, Gamarra, Independentzia plaza eta Paskual Abaroa Etorbidetik igaro ziren kalejiran.

Ibilbide horretan geldialdi bi ere egin dituzte dantzaldiak eskaintzeko. Independentzia Plazan eta Paskual Abaroa Etorbideako oinezkoen gunean egin zuten dantzan. Plazara heltzerakoan justu hasi da euria. Hala ere, dantzariek aurrera egin dute. Herritarrek gogoz hartu dute dantzarien ikuskizuna, eta txaloz lagundu dituzte bidean.

 

 

Dokumentuaren akzioak