Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leitzako inauteriak ilbeltzaren 24tik 27ra ospatuko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Leitzako inauteriak ilbeltzaren 24tik 27ra ospatuko dituzte

Igande eguerdian eginen da mozorro eta gurdien kalejira eta astelehen eta asteartean auzoetan eskean ibiliko dira mozorroak
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2015/01/23
Lotura
Ttipi-ttapa

Larunbat honetan, ilbeltzaren 24an abiatuko dira Leitzako inauteriak. Larunbatean bazkaria izanen da eskean ibliko direnentzat eta beste hainbat ospakizun gau partean. Igandean mozorro eta gurdien kalejira aterako da eta bazkaria ere izanen dute. Astelehen eta asteartean auzoetan ibiliko dira gazteak eskean eta ttikienek herrian ere izanen dute non josta.

Ilbeltzak 24, larunbata

14:00etan Aurrera elkartean bazkaria izanen da eskean ibiliko direnentzat. 16:00 aldera eskean hasiko dira herriko etxeetan. 20:00etatik aitzinera, Atekabeltzen pesta izanen da eta goizeko 01:00etan zenzenketa eginen da plazatik Atekabeltzera eta ondoren karaokea.

Ilbeltzak 25, igandea

12:00etan mozorro eta gurdiak kalejiran ate­rako dira Incansables txarangarekin. Etxe­ko txikienek txu-txu trenean ibiltzeko auke­ra izanen dute eguerdi eta arratsaldean. 14:30ean a­tsau­retuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan eta 19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabal orkesta gizonaren emanaldia izango da.

Ilbeltzak 26, astelehena

09:00etan gazteak elkartuko dira Aurrera parean Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko. Baserrietan dabiltzan bitartean, herrian, 17:00etan umeen­ kalejira izanen da, musikaz alaiturik. Ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko dizkiete. Iluntzean eta gauean Orkesta gizonaren emanaldia izanen da plazan.

Ilbeltzak 27, asteartea

09:30ean dute hi­tzordua mozorroek Erasote auzora abia­tzeko eskean. Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak izanen dira haurrentzat frontoian.14:00etan Aurrerako bazkideen bazkaria izango da eta atsaureak berriz Atekabeltzen bazkalduko dute. 16:00etatik 18:00etara jokoak antolatu dituzte frontoian. 18:30ean Atsaureen kalejira musikaz lagunduta. Ondoren Gabezin taldearen kontzertua.

Igande eguerdian aterako da mozorro eta gurdien kalejira.

Igande eguerdian aterako da mozorro eta gurdien kalejira.


Dokumentuaren akzioak