Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leire Retegi txistulari leitzarrak IX. Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

Leire Retegi txistulari leitzarrak IX. Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso du

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2024/10/29
Lotura
Erran
Angel Alduntzin eta Migel Angel Sagasetaren errepertorioan oinarritu da lana osatzeko.

Leitzako txistularien errepertorioa, Angel Alduntzin eta Miguel Angel Sagasetaren bidez: interpretaziotik eskuizkribuetara izenburupean osatu duen Musikeneko ikasketa amaierako lanagatik izan da saritua.

Donostiako Orfeoiaren egoitzan egin zuten sari banaketa urriaren 22an. Retegiren arabera, bere lanaren helburuetako bat «Leitzako txistulariek egindako bidea ezagutaraztea» izan da. Angel Alduntzin eta Migel Angel Sagasetaren errepertorioan oinarritu da lana osatzeko eta egindako ikerketak, Leitzako herritarren eta bertako txistularien artean dagoen lotura ezagutzeko aukera ere eman diola nabarmendu du: «melodia batzuk belaunaldiz belaunaldi igaro dira eta gaur egunera arte iritsi dira»..

Halaber, Retegik ikasketen amaierako lanen balioa ere azpimarratu du: «ikerketa, pentsamendu kritikoa eta askatasun intelektuala bultzatzen dute eta horiek funtsezko elementuak dira bizi garen gizartean, sare sozialek eta adimen artifizialak menderatzen duten gizarte honetan».

Leire Retegi Fernandez Leitzan jaio zen 2002ko apirilaren 24an.  Aralar Udal Musika eskolan hasi zituen txistu ikasketak Javier Irigoienekin eta Axun Ezkurrarekin, Iruñeako Pablo Sarasate Kontserbatorioan segida eman zien Garaine Jorajuria eta Aitor Urquizarekin (gradu amaierako sariarekin), eta joan den ekainean Musikenen Goi Mailako Musika ikasketak bukatu zituen Aitor Amilibiaren gidaritzapean. Gaur egun, Francisco Escudero Kontserbatorioan pianoko espezialitateko Gradu Profesionala egiten ari da Loreto Aramendirekin. Euskal Herriko Unibertsitatean Irakasleen Prestakuntza Masterra ikasten ari da, Soinueneako herri musika eskolan txistuko irakasle da eta Leitzako Aurrera dantza taldeko txistularia da.

Dokumentuaren akzioak