Dokumentuaren akzioak
Leire Kastresana ere ariko da 'Euskaldunak eta dantza' galan, Bilbon
Euskalduna jauregian dantzatuko du Lucia Lakarra, Elvis Val eta Oihane Herrerorekin batera, larunbatean
Kastresanaren izena azken orduan iragarri du gala antolatzen duen Bilbao
Ballet Elkarteak. Haren izena larunbaterako prestatutako egitarau
oparoari gehitu zaio. Izan ere, Lucia Lakarraren mailako dantzariak
ariko dira galan. Lehen aldiz dantzatuko du Euskaldunan Municheko
Operaren Balleteko dantzari nagusiak.
Oihane Herrero eta Elvis Val bakarlari bizkaitarrek ere lehen
aldiz dantzatuko dute etxean. Alexander Zaitsev ariko da Herrerorekin
taula gainean. Stuttgarteko Balleteko bakarlariak dira biak. Val,
berriz, Hannoverko Operako Balleteko bakarlaria da egun, eta Essengo
Balleteko dantzari nagusi Adeline Pastor izango du bikotekide
larunbateko galan.
Andoni Arestik zuzenduko du gala, eta Verdini Dantza Taldearen
emanaldiarekin hasiko da ikuskizuna.
Dokumentuaren akzioak