Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leioako XXIII. Umore Azoka gero eta hurbilago

Dokumentuaren akzioak

Leioako XXIII. Umore Azoka gero eta hurbilago

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2023/04/13
Lotura
Nontzeberri

Maiatzaren 18tik 21era izango da Leioako XXIII. Umore Azoka, non dantza, antzerkia, zirkua, performanceak, clowna, instalazioak eta musika bilduko diren. Lau egunetan, ikuskizunik onenez gozatzeko aukera izango da.

Ekimena kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien erakusleiho bihurtu da eta hala, aurten guztira, 550 eskaera jaso dituzte antolatzaileek. Horietarik 43 konpainia izango dira jaialdian, eta 90 ikuskizun emango dituzte kalean, askotariko diziplinekin: dantza, zirkua, performak, clown-ak, instalazioak eta mota guztietako musika-emanaldiak.

Euskal Herriko konpainiak 17 izango dira: Aukeran Dantza Konpainia. Andoni Aresti Dantza, Panta Rhei, Barré Taldea, Harrobi Dantza Bertikala, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak & Hortzmuga Teatroa, Kimua Dantza, La Glo Zirko eta Dantza Bertikala, Lekittoko Deabruak & Zozongo, Pantzart, Piszafaktoria Ideian Laborategi, Rojo Telón, Sokaire Violinistas, Trapu Zaharra eta Zirkozaurre.

Gainerako konpainiei dagokienez, 16 Estatuko hainbat lekutatik etorriko dira, eta nazioarteko sei konpainia ere izango dira Leioan: Batcharte Dantza eta Collectif Primavez (Frantzia), The Black Bkues Brothers (Kenia), Vaya eta La Wetumtum (Portugal) eta La Lazuz (Suedia/Frantzia).

Ikuskizun horiek guztiek, bai eta aurreikusitako jarduera guztiek ere (hala nola, hitzaldiek, jardunaldiek, liburu-aurkezpenek, EZE-Euskal Zirku Elkartearen aurkezpena, bilerak Flandriako kudeatzaileekin, …..), kaleko arteen erdigune bihurtuko dute berriz Leioa herria.

Dokumentuaren akzioak