Dokumentuaren akzioak
Leioako XVII. Umore Azokak 51 talde aukeratu ditu
Hauek udalerri bizkaitarreko kaleetan zehar arituko dira maiatzean beraien antzerki eta ikuskizun berrienak aurkeztuz
Leioako Umore Azokak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu 17. ediziorako, 424 guztira. Proposamen guztiak ikusi eta aztertu ostean, 51 konpainia hautatu dira. Hauek udalerri bizkaitarreko kale artisten azokan izango dira maiatzaren 19tik 22ra. Euskal Herrikoak dira 20, Espainiako Estatukoak 19 eta beste herrialde batzuetakoak 12, eta beren lanik berrienak aurkeztuko dituzte herriko kaleetan zehar.
Leioan izango diren euskal taldeak Ana Capilla, Bapatean, Cía. Laura Cobo, Deabru Beltzak, Laglo Zirkodantza&Compañía, Larrua, Malas Compañías, Markeliñe, Matxalen Bilbao, Nui Danza, Organik, Plataforma Tirante Teatro y Danza, Philo&Jole, Sainete Compañía, Suhar Prest, Tio Teronen Semeak, Trapu Zaharra, Twisting The Balance, Zanguango Teatro eta La Banda izango dira.
Atzerriko taldeei dagokionez, Frantziako konpainiek sekula baino leku handiagoa izango dute. Zortzi talde izango dira guztira, eta horien artean aski ezagunak batzuk, kale arteetan ibilbide luzea duen Le Golous taldea, kasu.
Halaber, Espainiako Estatutik etorriko direnen artean bada berrikuntzarik. Horrela, Andaluziatik bost zirko konpainia arituko dira Umore Azokan. Horrez gain, Kataluniako taldeek ere jarraitzen dute azoka erreferentzialtzat hartzen, zortzi talde izango baitira guztira.
Dokumentuaren akzioak