Dokumentuaren akzioak
Leioako XVII. Umore Azokak 51 talde aukeratu ditu
Leioako Umore Azokak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu 17. ediziorako, 424 guztira, eta proposamen guztiak ikusi eta aztertu ostean, 51 konpainia hautatu ditu udalerri bizkaitarreko kale artisten azokako zuzendaritza artistikoak maiatzaren 19tik 22
Euskal Herrikoak dira 20, Espainiako Estatukoak 19 eta beste herrialde batzuetakoak 12, eta beren lanik berrienak aurkezten izango dira guztiak Leioako kaleetan.
Antolakuntzak nabarmendu du euskal taldeek Leioako plazaren alde apustu egiten jarraitzen dutela, eta antzerki, dantza eta zirko ikuskizun berrienak aurkeztuko dituztela bertan. Gainera, haietako asko erabateko estreinaldiak izango dira.
Zehazki, Leioan izango diren euskal taldeak dira Ana Capilla, Bapatean, Cía. Laura Cobo, Deabru Beltzak, Laglo Zirkodantza&Compañía, Larrua, Malas Compañías, Markeliñe, Matxalen Bilbao, Nui Danza, Organik, Plataforma Tirante Teatro y Danza, Philo&Jole, Sainete Compañía, Suhar Prest, Tio Teronen Semeak, Trapu Zaharra, Twisting The Balance, Zanguango Teatro eta La Banda.
Atzerriko taldeei dagokionez, Frantziako konpainiek sekula baino leku handiagoa izango dute. Zortzi talde izango dira guztira, eta horien artean aski ezagunak batzuk, kale arteetan ibilbide luzea duen Le Golous taldea, kasu.
Halaber, Espainiako Estatutik etorriko direnen artean bada berrikuntzarik. Horrela, Andaluziatik bost zirko konpainia arituko dira Umore Azokan, eta Kataluniako taldeek ere jarraitzen dute azoka erreferentzialtzat hartzen, zortzi talde izango baitira guztira.
Aurrerago eskainiko ditugu ikuskizun bakoitzaren gaineko xehetasunak eta nobedadeak. Bien bitartean, XVII. Umore Azokan parte hartuko duten taldeen zerrenda duzue eskuragarri hemen: http://goo.gl/U8voh
Iazko Umore Azoka. (Marta Hernández)
Dokumentuaren akzioak