Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leioako Umore Azokak 506 proiektu jaso ditu

Dokumentuaren akzioak

Leioako Umore Azokak 506 proiektu jaso ditu

Aurtengo Umore Azoka hastear dagoela iragarri du daborduko Leioako Udalak: "atzerako kontaketa hasi da...". Lehenengo pausoa eman dute, azokaren irudia izango dena ezagutaraziz. Aurrerantzean, "dena jarraian" etorriko dela diote. Laster, Leioa bisitatuko duten konpainiak ezagutaraziko dituzte, "eta eskaeren kopurua ikusita, azoka indartsua datorrela iragartzen dizuegu", aurreratu dute. Aurten 506 proposamen artistiko jaso ditu jaialdiak.
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2017/02/24
Lotura
Hiruka

Proposamen horietatik 64 (%12,64) Euskal Herrikoak dira; 255 (%50,39) Espainiako estatukoak; eta 187 (%36,95) nazioartekoak, 27 herrialde desberdinetakoak, berbarako Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Belgika, Txekiar Errepublika, Ukraina, Finlandia, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Cabo Verde, Uruguai edo Japonia eta abarrekoak.

Eskabide-kopuruaren igoera horrek azken urteotako “gorantzako joeraren ildoari jarraitzen dio, eta argi erakusten du konpainiek duten interesa Umore Azokan parte hartzeko, erakusleiho aparta eta kaleko artean galdu ezinezko hitzordua delako”, udal-iturriek azaldu dutenez.

Dagoeneko, Leioako Udala hasi da Umore Azokaren 18. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozeduragaz, eta laster ezagutaraziko dituzte aukeratutako artistak eta lanak.

Leioako Umore Azokak 506 proiektu jaso ditu

Dokumentuaren akzioak