Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leioako Umore Azokak 50 konpainiaren 125 emanaldi eskainiko ditu

Dokumentuaren akzioak

Leioako Umore Azokak 50 konpainiaren 125 emanaldi eskainiko ditu

Leioako XVII. Umore Azoka maiatzaren 19tik 22ra egingo da eta 50 konpainiaren 54 ikuskizun eta 125 emanaldi eskainiko ditu. Gainera, erabateko 21 estreinaldi izango dira, hau da, programako hiru ikuskizunetik bi erabateko estreinaldiak izango dira.

Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/04/28
Lotura
Gara

Euskal Herriko eta nazioarteko taldeek osatzen dute programazioaren zati handiena, eta Leioako taldeen presentzia indartzeko Bertako Eszena atala sortu dute. Aurten, herriko lau taldek hartuko dute parte Umore Azokan.

Leioako Umore Azokaren XVII. edizioa estreinaldiz gainezka dator. Aurten, erabateko 21 estreinaldi bilduko ditu azokak eta, gainera, Estatu espainolaz kanpoko konpainiek hamabi obra aurkeztuko dituzte estreinakoz estatuan. Azokako zuzendari artistiko Ana Lopez Asensiok gaineratu zuenez, ikuskizun baten gaztelaniazko bertsioa eta hiru kale-estreinaldi ere hartuko ditu azokak eta, guztiarekin, «kale-arteen konpainiek Leioan egon nahi dutela» agerikoa dela adierazi zuen.

Programaren «kalitatea, aniztasuna eta diziplinen arteko oreka» ere azpimarratu zituen zuzendariak, dantza, antzerki, zirku eta clown ikuskizunek osatuko baitute programazioa.

Aurten, hemeretzi euskal konpainiak hogei lan ekarriko dituzte Leioara, eta horietatik hamabi estreinaldiak izango dira. Taldeen artean daude Deabru Beltzak, Ana Capilla & Julia Faber, Bapatean, Cía. Laura Cobo, Laglo Zirko Dantza & Compañía, Larrua, Plataforma Tirante Colectivo, Philo&Jole, Sainete, Shuar Prest eta Trapu Zaharrak eta La Banda. Gainerako parte hartzaileen artean Iberiar penintsulako hemeretzi talde daude –Andaluzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril eta Valentziatik datoz konpainiak–, eta, ekarriko dituzten hamar estreinaldien artean, nabarmentzekoa da Kataluniak izango duen partaidetza, estreinaldien erdiak herrialde horretatik etorritako taldeek eskainiko baitituzte, besteen artean, Del Reves, La Industrial Teatrera eta Mumusic Circus-ek. Andaluziako zirkuak ere ohi baino ordezkaritza handiagoa izango du aurten, bost talde gerturatuko baitira Leioara, eta bi taldek ikuskizuna estreinatuko baitute Umore Azokan.

Estatu espainolaz kanpoko hamabi konpainia ere izango dira Leioan. Estatu frantseseko, Ingalaterrako, Brasilgo, Kolonbiako eta Japoniako proposamenak ikusi ahalko dira azokan, eta horietatik hamaika, gainera, lehen aldiz ikusiko dira Estatu espainolean. Erabateko estreinaldi bat ere egongo da, Les Goulus taldeak “Riders from nowhere” estreinatuko baitu Leioan. Bere aldetik, Bakhus talde frantsesak bi ikuskizun ekarriko ditu: akrobazia koreografiatan oinarritutako “Glaucos” eta “L’Ombre de Coré” dantza pieza. Tsubasa Watanabe japoniarrek, aldiz, diaboloak izango dituzte lagun “Hidden place” obran.

Nazioarteko konpainiez gainera, aurten Leioako taldeen presentzia indartu nahi du jaialdiak eta horretarako sortu dute Bertako Eszena atala. Hala, Umore Azokan izango dira Leioako Musika Banda eta Diego Galaz, Despertar los Sentidos elkarte artistikoa, Andoni Aresti Dantza Eskola eta Gerry Regitschnig clowna.

Azkenik, urtero legez profesionalentzako ekimenak ere izango dira, Umore Azoka sektorearen topagune bilaka dadin.

0428_kul_umore

Dokumentuaren akzioak