Dokumentuaren akzioak
Leioako Umore Azoka proposamen artistikoen zain
Maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an egingo den 2016ko Umore Azoka–Leioako Kale Artisten XVII. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki da.
Hala, Umore Azokak kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko ditu hemendik aurrera, haurrentzat, familientzat zein helduentzat.
Lanek batez ere Estatuan estreinakoak edo 2015 eta 2016an zehar aurkeztutakoak izan behar dute. Beste aldetik ere Azokan bertan estreinatzeko proposamena baloratuko da. Funtsean, Azokak “harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei”.
Proposamenak Azokara bidali behar dira konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta proposamen hori zertan den azalduz. Hortaz, interesatuta dauden konpainiek urriaren 9tik azaroaren 15era bitartean eman behar dute izena www.umoreazoka.org web gunean.
Dokumentuaren akzioak