Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leioak Bizkaiko Aurresku txapelketa hartuko du gaur

Dokumentuaren akzioak

Leioak Bizkaiko Aurresku txapelketa hartuko du gaur

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2001/06/30

Leioako Sakoneta kiroldegiak Bizkaiko XLI. Aurresku Txapelketa jasoko dur gaur 20:00etatik aurrera. Bi mailatan banaturik, alde batetik 16 urte baino gutxiagoko dantzariek parte hartuko dute lehenik. Ondoren, 16 urtetik gorakoen txanda izango da. Txapelketaren atsedenaldian txistulari banda batek joko du, eta bertoko musika tresnen ikuskizuna ere eskainiko dute. Guztira 270.000 pezeta banatuko dituzte saritan, eta lehenego hiru sailkatuek dirua eta garaikurra jasoko dituzte. Era berean, Leioako aurreskulari onenak Udalaren sari berezia eramango du.

Dokumentuaren akzioak