Dokumentuaren akzioak
Leinua konpainiak "Sakratua" sorkuntza erakutsiko du Luhusoko elizan
Espektakulua eta zeremonia
nahas-mahas batean agertzen dira "Sakratua" izeneko sorkuntzan. Alegia,
Leinua taldeak Ipar Euskal Herriko tradizio sakratua eta dantza uztartu
ditu, besteak beste Xiberuko pastoralaren zonbait osagai bereganatuz.
Hala, Jean-Louis Davant idazlearen testuen gainean lan egin du Leinuak.
Hala, eszenaz eszena edo hobeki errana koadroz koadro euskal dantza eta
musika eremu sakratuaz jabetzen dira Roger Goyhenetchek eta Bittor
Corretek sinatu duten koreografian.
Euskal Herriko eskualde ezberdinetan erakutsi ondoren, Leinua
konpainiak, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak luzaturiko gomitari
erantzunez, "Sakratua" erakutsiko du larunbat huntan, gaueko 21.00etarik
goiti.
- Sorkuntza honi buruz xehetasun gehiago: www.sakratua.com
- Erreserbak: IDB Harri Xuri gela, Luhuson eta Elkar Baionan.
Dokumentuaren akzioak