Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leine & Roebana konpainiaren 'Sporen' lana ikusi ahal izango da, gaur, Dantzaldian

Dokumentuaren akzioak

Leine & Roebana konpainiaren 'Sporen' lana ikusi ahal izango da, gaur, Dantzaldian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2005/10/16

Dantzak musikarekin duen harremana ikertzen du Sporen lanak. Adierazpide artistiko desberdinak izan arren, musikak eta dantzak osotasun naturala dute, Leine eta Roebanaren ustetan. Oraina eta iragana berdindu egiten dira, haien esanetan, eta logika propioa duen unibertsoaren abiaburu bilakatzen dira. Sporen sortzeko orduan, antigoaleko piezak berrikusteari ekin zioten, baina horiek interpretatzen hasi eta berehala, mugimendu eta erritmo garaikideagoak gailentzen hasi ziren. Hala, kontrastez josiriko pieza da Sporen. Rowena Simpsonek piezarako beren-berengi sortutako musikak, gainera, indartsuagoa egiten du mugimendu, erritmo eta doinuen arteko kontraste sentipena.



Sporen

2003-2004 denboraldiko dantza ikuskizun onenetakoa izendatu zuten Herbeheeretan: Dutch Dance Days jaialdian saritu zuten, eta Tim Persent dantzariak Golden swan sari ospetsua irabazi zuen joan den urtean.

Dokumentuaren akzioak