Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lehengo ta oraingo dantzariak batu ditu Elai-Alairen 50. urteurrenak

Dokumentuaren akzioak

Lehengo ta oraingo dantzariak batu ditu Elai-Alairen 50. urteurrenak

Frankismo garaian etendako Elai-Alai dantza taldearen ibilbideari ekin zioten gernikarrek berriro, 1965. urtean. Txomin Unzaluren gidaritzapean, dantzariak berriro batu eta gaur egun 50 urteko ibilbidea bete duen taldea egituratu zuten. Atzo, sasoi hartako eta gaur egungo dantzariak –zein 50 urteko tarte horretan taldetik pasatu izan diren beste hainbeste– batu ziren. Talde argazkia atera ostean, gainera, antzinako talde hura osotzen zuten dantzariek saioa eskaini zuten, Pasealekuan.
Egilea
Oihana Cabello
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/05/24
Lotura
Busturialdeko Hitza

Bazkalostean ere Pasealekuan batu ziren, erromerian. Azaroan, urteurrena gogoratzeko jaialdia egingo dute. Argazki galeria: hemen.

Dokumentuaren akzioak