Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lehengo inauterien berri izan dute Goizuetako neska-mutikoek Gazte Txokoan

Dokumentuaren akzioak

Lehengo inauterien berri izan dute Goizuetako neska-mutikoek Gazte Txokoan

Lehengo inauterien berri izan dute Goizuetako neska-mutikoek Gazte Txokoan

Inauteriak hurbiltzen ari dira Goizuetan ere. Mozorroek dantzatzen duten zagi-dantza da Goizuetako inauteriaren bereizgarrietako bat. Aspaldiko ohitura izanagatik, hau ere aldatu egin da urteen poderioz. Horixe erakutsi zuen larunbatean Joxe Mari Narbartek, gazte denboran zagi izandakoak. Ikusi argazkiak
Komunikabidea
Ttipi-Ttapa
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2014/02/24
Lotura
Ttipi-Ttapa

Larunbatean, Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak antolatzen duen Gazte Txokora hurbildu zen Narbarte eta inauterietako diapositiba batzuk ikusi zituzten, lehengo eta oraingo argazkiekin. Joxe Mari Narbartek lehenago nola dantzatzen zuten kontatu eta erakutsi zuen, berak esaten duenez oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen omen dute eta. Gustora egon ziren gazteak zagi-dantzako kontu zaharrak entzuten Joxe Mariren ahotik, baina lehengo modura dantzatzen ere.

Joxe Mari Narbarte, lehenago zagia nola dantzatzen zen erakusten gazteei.

Joxe Mari Narbarte, lehenago zagia nola dantzatzen zen erakusten gazteei. Argazkia: Igor Elizegi

Dokumentuaren akzioak