Dokumentuaren akzioak
Lehenengo inauteriak
Inauteriak asko aldatu dira lehengotik oraingora. Lehen mutilak bakarrik ateratzen ziren besta egitera eta neskak egunez dantza egitera ateratzen ziren eta ilundu baino lehen etxera joan beharra izaten zuten.
Egun guztian, joareak jotzen ibiltzen ziren, bazkaldu egiten zuten ostatun eta kafea hartzen etxez etxe ibiltzen ziren. Bi gazte (Iturengoek danbolin nagusia eta Aurtizan giltzariak) inauteak prestatu egiten zituzten, urtero aldatzen ziren. Asteazkenean (Austerri egunean) kontuak egiten zituzten eta etxez etxez neskak diru eske ibiltzen ziren. Mutilak, Santa Luzian neskari turrona ematen bazion, neskak inauterietan piperopila ematen zion.
Hasieran herritarrek aurpegia trapu zaharrekin estaltzen zuten, arropa zaharrekin mozorrotuz
Mozorroak oso gaiztoak izaten ziren. Edozer gauzarekin edo harrapatzen zutenarekin jendeari mina egitera joaten ziren eta jende oso gutxi joaten zen plazara, denak beldurtuta egoten zirelakoz.
Aurpegia trapu zaharrekin estaltzen zuten eta arropa zaharrekin mozorrotzen ziren, maskarak ez baitziren izaten orduan. Oso karroza gutxi izaten ziren eta orain baino landuagoak izaten ziren.
Zubietan joareek laixterka jotzen ziren eta Ituren eta Aurtitzan oinez jotzen ziren. Periko Monako zenak, Zubietara joan zen bizitzera, zubietarrei joareak iturendarren erara jotzen erakutsi zien.
Buruan ez zuten ttuntturrua erabiltzen, txapelarekin jotzen ziren joareak azpiko gonarik gabe, galtza urdinik gabe… eta edozer arroparekin jotzen ziren gerriko larruarekin. Lehengo garaian joareak ez ziren egunez jotzen, arratsez jotzen ziren.
Franko garaian inauteriak egiten ziren, baina ez inauteri egunetan, debekatua zegoelako, gordeka egiten ziren.
Lehen ez zen kanpotarrik etor-tzen, ez zekitelako hemengo inauteriak noiz ziren.
Eskolako inauteriak
Inauterietako ostiralean, Iturengo eskolan inauteriak ospatzen ditugu. Bazkaria, Iturengo ikasle guztiak egiten dugu. Iturengo ganbaran egiten dugu. Gero haur bakoi-tza nahi dutenez mozorrotzen dira. Mutil eta neska batzuk joareak jotzen dituzte eta herrian barrena desfilea egiten dute. Joareakjartzera herriko gizon batzuk etortzen dira. Ikasle batzuk trikitixa eta pandereta jotzen dute herrian barrena. Herriari buelta eman eta guraso elkarteak txokolatea prestatzen du. Laurak aldera haur bakoitza mozorroak prestatzera joaten da.
Inauterietako aspaldiko argazkia. argazkia: iturengo ikastetxe publikoa
Dokumentuaren akzioak