Dokumentuaren akzioak
Lehendakariak «Gaztemundu 2014» programan parte hartzen ari diren gazteak hartu ditu
Aurten Gaztemundu programan parte hartzeko Euskadin dauden kanpoko Euskal Etxeetako 25 gazteren taldea hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsaldean lehendakaritzan.
Lehendakariak azaldu duenez, «Goi-mailako prestakuntza eskaintzea da gure helburua eta nahia, mundu osoko Euskal Etxeetako euskal dantza taldeez arduratzen baitzarete». Horrez gain, euskal dantzak «gure kulturaren eta nortasunaren partea» dela esan, eta honela erantsi du: «dantzaren bitartez ere erlazionatzen garen euskal herritarrak gara, batzen gaituen hizkuntza komuna baita».
Aurtengo Gaztemundu programako parte-hartzaileak Argentinatik (15), Estatu Batuetatik (6), Txiletik (2), Espainiatik (1) eta Uruguaitik (1) etorri dira. Euskal dantzen arloko aditu talde batek emango ditu eskolak, Oier Araolaza dantzaria buru izango dela.
Gaztemundu programari 1996an ekin zitzaion, eta 700 gaztek baino gehiagok parte hartu dute; «haietako asko munduko euskal etxeetako zuzendaritza-taldeetan daude gaur egun».
Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Dokumentuaren akzioak