Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lehen Mündü Gerlaz gaüaldi bat Maule-Lextarreko libürütegian neskenegünean

Dokumentuaren akzioak

Lehen Mündü Gerlaz gaüaldi bat Maule-Lextarreko libürütegian neskenegünean

Irakurtarratsa antolatzen dü Maule-Lextarreko libürütegiak, neskenegünean. Frantziako kültür ministeritzak « nuit de la lecture » izentatü du neskenegün gaüa.
Komunikabidea
Xiberoko Botza
Mota
Albistea
Data
2017/01/13
Lotura
Xiberoko Botza

Hau, jentea libürütegietara hüllantarazteko xedearekin. Nahiz eta Maule-Lextarreko libürütegiak eüskarazko gaüaldi bat proposatü, honartürik izan da. Hola, Lehen Mündü Gerlaren üngürüan idazle, ikerlari, kantari, soinü eta beste badate. Xehetarzünak Maider Bedaxagar-ekin : 

Neskenegünean 17:00etan Sü Zelaiak eleberri historikoaren idazlea hor date, hots Mikel Peruarena. Barnekaldeko Irakurleen Klubakoek galtozkatüko düe.
18:00etan txakolat ezne eta errege opila.
18.30etan Mehen Mündü Gerla Eüskal Herrian
Historiari bürüzko mintzaldia : Eneko Bidegain
Soldado gütünen irakurraldia: Hergarai Bizi alkartekoekin
Gerlako kantore: Allandu Etxahun, Jean Michel Bedaxagar
Alemaniako presontegietako soldadoen grabaketak entzüngei
-olerki, sonü eta müsika : Mixel Etxekopar

http://www.xiberokobotza.org/images/stories/KULTURA/HONDAREA/irakurtarratsa.jpg

Dokumentuaren akzioak