Dokumentuaren akzioak
Lehen aldiz emakume batek dantzatu du aurreskua Ordiziako Santa Ana jaietan
1509. urtetik lehen aldia da emakume batek dantzatzen duena aurreskua. Maria Balluerka izan da dantzaria.
Ordiziako tradizioak 500 urte baino gehiago darama bizirik eta lehen aldia da emakume batek dantzatzen duena aurreskua. Santanazaleen Esku-Dantza ohituran urtean zehar ezkondu diren bikoteek soilik parte hartzen dute. Aurreskua dantzatu duen emakumea Maria Balluerka izan da eta atzeskua dantzatu duena Eñaut Gereñu.
Aurreskuaren berrikuntzaz gain, beste aldaketa bat ere izan da. Ikuskizunean agertzen diren bi maiordomoak ere emakumezkoak izan dira: Garazi Mujika eta Larraitz Bueno. Guztira hamabi pertsonek hartu dute parte, bost bikotek eta bi maiordomoek.
Dokumentuaren akzioak