Dokumentuaren akzioak
Legazpiko Sustraiak dantza taldeak 40 urte bete ditu
Naiara Otaegik logo berria egin du eta Santikutz jaietan urteurrena ospatuko dute
Apirilaren 30ean, 19.00etan, jaietako pregoia irakurriko dute. Maia-tzaren 2an, 12.00etan, musika eskolako bandak eta herriko bandak emango duten kontzertuan parte hartuko dute. Egun berean, gauean, helduen danborradan parte hartuko dute. Herriko banderaren igoeraren ondoren, Legazpiko ereserkia dan-tzatuko dute.
Ekitaldi garrantzitsuenak maia-tzaren 3an izango dira. Hasteko, 10.30ean, ezpata dantzariek prozesioan parte hartuko dute. 12.00etan, ezpata dantza egingo dute. Aurten taldeko neskek ere parte hartuko dute.
Ondoren, Telleriarte Txirrindulari Elkartekoek Olaria saria jasoko dute eta dantzariek agurra dantzatuko diete. Goizeko ekitaldiekin bukatzeko, soka dantza, zinta dan-tza eta larrain dantza egingo dituzte. Soka dantza ere mistoa izango da eta duela 40 urteko haurren taldea omenduko dute: talde hartako dantzariek parte hartuko dute. Larrain dantzan, berriz, nahi duten legazpiar guztiek parte har dezakete.
Ondoren, bazkaltzera joango dira. Egun honetako ekitaldietan parte hartu nahi dutenek, telefono zenbaki hauetako batera deitu behar dute: 657 71 58 79 (Jon) edo 943 73 32 00 (Arantxa okindegia).
Maiatzaren 9an, berriz, kapela dantza egingo dute. 20. urteurrena dela eta, urte hauetan guztietan parte hartu duten guztiak gonbidatu dituzte. Otaegik logoaren bertsio bat egin du kapela dantzarako eta logo hori duen kamisetarekin dan-tza egingo dute. Guztiek elkarrekin bazkalduko dute eta arratsaldean dantzan jarraituko dute.
Bukatzeko, maiatzaren 10ean Mirandaolako erromerian parte hartuko dute. Goizean, Sustraiak eta Korosti taldeetako ezpata dan-tzariek prozesioan parte hartuko dute. Mezaren ondoren, olagizonei ezpata dantza dantzatuko diete. Ondoren, taldeko haurrek dantzatuko dute.
Sustraiak taldeko kideek astearte arratsaldean aurkeztu zituzten urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldiak. Aurkezpenean logoaren egileak ere parte hartu zuen. Otaegik logotipoko bi irudiek dan-tzariak eta zuhaitzak sinbolizatzen dituztela esan zuen.
Dokumentuaren akzioak