Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Legazpiko dantzariak, dominarik gabe, baina bikain gazteen aurresku txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Legazpiko dantzariak, dominarik gabe, baina bikain gazteen aurresku txapelketan

Sara Escudero, Araitz Berasategi, June Osinalde, Nora Escudero eta Nora Lafuente dira Errenteriako finalera iritsi ziren legazpiarrak, lauak Sustraiak dantza taldeko kideak. Finala larunbatean jokatu zen, eta Lezoko Hugo Harok eta Lur Lacasta irabazi zuten A eta B sailetan hurrenez hurren.
Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2025/05/26
Lotura
Goierriko Hitza
Txapelketaren finalera iritsi diren bost dantzari legazpiarrak.Sustraiak dantza taldea

Sail bakoitzean 12 dantzari aritu ziren, eta horien artean bost legazpiar ziren, bostak Sustraiak dantza taldeko kideak: Sara Escudero (A sailean) eta Araitz Berasategi, June Osinalde, Nora Escudero eta Nora Lafuente (B sailean).

Bi sailetako txapelak Lezora joan ziren. A sailean Hugo Harok irabazi zuen, eta B sailean Lur Lacastak.

Sustraiak dantza taldeko ordezkariek adierazi dutenez, dantzariak “bikain” aritu dira, eta urtarrilean Legazpin hasi eta larunbatean Errenterian amaitu den txapelketa honetan “hobekuntza handia izan dutela argi eta garbi utzi dute”. Aldi berean, zoriondu egin nahi ditu txapelketa honetan aritu diren dantzari eta irakasle guztiak. “Horrela segi eta datorren txapelketara arte!”.

Sailkapenak

A saila:
1-. Hugo Haro (Lezo)
2-. Gorane Villa (Lezo)
3-. Ane Perez (Lezo)
4-. Sara Escudero (Legazpi)
5-. Amaiur Iturbe (Lezo)
6-. Laia Illarreta (Legorreta)

B saila:
1-. Lur Lacasta (Lezo)
2-. Ixone Lorenzo (Lezo)
3-. Nora Escudero (Legazpi)
4-. June Osinalde (Legazpi)
5-. Nere Sarasola (Zizurkil)
6-. Izadi Arbelaitz (Errenteria)

Errenteriako txapelketako irabazleak eta partaide guztiak.

 

Dokumentuaren akzioak