Dokumentuaren akzioak
Legazpi, Andoain eta bertako taldeek alaituko dute Hondarribia Dantzan
Igande honetan ospatuko da, goizez Portuan barrena eta arratsadean, Zumardian
Xabier Tife kultura zinegotziak azaldu zuenez, «Euskara
Batzordeak antolatzen zuen erromeria eta Kulturatik bultzatzen zen
'Hondarribia Dantzan' batu ditugu, aurrekontuen murrizketak direla.
Horrela, igande goizean Portuan izango dira ekitaldiak eta arratsaldeko
akzioa Zumardian izango dugu».
Bere aldetik, Ixabel Olazabal Euskara eta Hezkuntzako
zinego-tziak aipatu zuen «Udalean argi daukagula horrelako ekitaldiak
bultzatu behar direla. Joan den urteko maiatzan izan genuen jai bat,
beste erromeria bat urrian eta aurten Imuntzo eta Beloki trikitrilariak
izango ditugu. Herritar guztiak animatu nahi ditugu igandeko ekitaldian
parte hartzera».
Talde gonbidatuak
Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat
bailaran hainbat ekintza kultural susta- tzea izanik, 'Hondarribia
dantzan' ere ildo horren barnean kokatzen dute antolatzaileek.
Dantza taldeko Eder Valladaresek azaldu zuen egitaraua:
«Ostiralean folklorea eta etnografiaren inguruko hitzaldi batekin
hasiko gara, Iñaki Arregiren eskutik, arratsaldeko zortziretan
udaleletxean».
Igandean, egun guztian zehar dantza kutsua izango da
herrian barrena: «Hamaikak aldera, Andoaingo Urki eta Legazpiko
Sustraiak dantzan hasiko dira, lehenak Axeri Dantza eta bigarrenak, aldiz, Ezpata Dantzarekin. Talde gonbidatu hauez gain, ikastolako dantzariak ibiliko dira kaleetan zehar, bereziki Portuan».
Hamabiak eta erdietan, San María Magdalenan ekitaldi
nagusia ospatuko da eta eguardian dantzari guztiak Biteriko frontoi
txikian elkarrekin bazkalduko dute.
Arratsaldean, seietatik aurrera, erromeria ospatuko da
Alameda edo Zumardian. «Betidanik hau izan da erromeriaren plaza
nagusia eta bere papera erreibindikatu nahi genuke».
Dokumentuaren akzioak