Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Led Silhouette talde lesakarrak apirilaren 10ean Leitzan eginen duen dantza ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Dokumentuaren akzioak

Led Silhouette talde lesakarrak apirilaren 10ean Leitzan eginen duen dantza ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Egilea
Tttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2023/03/19
Lotura
Erran

Donostiako dFeria Arte Eszenikoen jaialdian izandako arrakastaren ondotik, apirilaren 10ean Leitzako Herri Aretoan ariko da Lesakako Led Silhouette taldea. Nafarroako Antzoki Sareak antolatutako Sendaberri proiektuaren barne, Greepy Crawly dantza saioa eginen dute eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

Honela dio dantza ikuskizunaren nondik norakoak azaltzeko prestatu duten testuak: «Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, menderatzailea izan beharra da eta batzuetan baita mespretxagarria ere.

Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. Begiratzen ez gaituztenean eta behatuak sentitzen ez garenean, eroso sentitzen gara eta gure zaurgarritasuna azaleratzen da, konfiantzazko pertsonen aurrean garen bezalakoak agertzen gara eta gure ahalke afektibo nahiz gorputzezkoetatik askatzen gara».

Sarrerak

Sarrerak leitza.eus atarian eros daitezke. Online erosiz gero zazpi euro ordaindu beharko dira eta leihatilan zortzi euro. Hitzordua apirilaren 10ean 19:00etan izanen da. 

Dokumentuaren akzioak