Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Led Silhouette dantza taldeak ‘Los perros’ estreinatuko du igandean Lesakan

Dokumentuaren akzioak

Led Silhouette dantza taldeak ‘Los perros’ estreinatuko du igandean Lesakan

Egilea
Tttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2022/04/13
Lotura
Erran
Led Silhouette dantza taldeak ‘Los perros’ estreinatuko du igandean Lesakan
Jon Lopez madrildarrak eta Martxel Rodriguez lesakarrak osatutako Led Silhouette dantza taldeak lan berria estreinatuko du Lesakan.

DNA Nafarroako Dantza Garaikidea programaren barrenean aurkeztuko dute Harriondoa kultur etxean

Nafarroako Dantza Garaikidea (DNA 2022) igandean, apirilak 3, abiatuko da eta bere proposamena zortzi talderen hamasei emanaldirekin zabalduko da Nafarroa osoko hainbat herritan. Eskualdean, Lesakan estreinatuko da Martxel Rodriguez lesakarra kide duen Led Silhouette taldearen Los perros ikuskizuna.

Eskualdeari dagokionez, DNA Nafarroako Dantza Garaikidea programa Lesakara ailegatuko da, herrian bertan joan den urteko egonaldian prestatutako ikuskizun batekin gainera. Martxel Rodriguez lesakarraren eta Jon Lopezen eskutik, Marcos Morauren koreografiarekin eta bere zuzendaritzapean, Led Silhouette taldeak Los perros estreinatuko du apirilaren 17an, igandean 20:00etan Harriondoan, bertze hainbat herrietan eman aitzinetik. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.

Emanaldien agenda

Lesakako emanaldiaren ondotik, apirilaren 30ean Altsasuko Iortia kulturgunean, maiatzaren 7an Lizarrako Los Llanos kulturgunean eta maiatzaren 8an Tafallako kulturgunean eginen dituzte programa honen barreneko emanaldiak. Programa honetatik kanpo, Iruñeko Gaiarre antzokian ere ikusgai izanen da apirilaren 29an.

Dokumentuaren akzioak