Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lazkaotarrek San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Lazkaotarrek San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte

Egilea
Asier Zaldua
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Lazkao
Mota
Albistea
Data
2011/04/26
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Gaur eguerdian San Prudentzio jaiak hasiko dira Lazkaon. Bandoa irakurri eta suziria bota ondoren Oria txarangak joko du. 17.30ean haurrentzako dantzaldia izango da eta 20.00etan mozorrotuak elkartu egingo dira. 23.00etan herriko Limbo Bridge eta Drindots taldeek joko dute.

Bihar makina bat ekitaldi izango dira. Hasteko, 11.00etan, dantza taldekoek eta musika eskolakoek Txindoki gerontologikoan euren ikuskizunak eskainiko dituzte. 13.00etan Urrezko Aizkora txapelketako lehia izango da plazan. Arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, 18.00etan San Prudentzio bezperako elizkizuna izango da ermitan, Orobione abesbatzaren partaide-tzarekin. 18.30ean buruhandiak eta txistulariak kalera irtengo dira. 19.00etan herriko ikasleek playback saioa eskainiko dute plazan eta ondoren Egan taldeak kontzertua eskainiko du. Bukatzeko, 22.30ean danborrada hasiko da eta gauerdian Egan taldeak kontzertua eskainiko du.

Ostegunean lazkaotarrek jaietako egun handia ospatuko dute: San Prudentzio eguna. Goizean txistularien goiz eresia, prozesioa eta meza izango dira. Ondoren, 13.00etan, Udal agintariek Soka Dantza dantzatuko dute udaletxe aurrean. 18.00etan dantza libreko txapelketa izango da eta 22.45ean musika eta dantza ikuskizuna izango da.

Asteburuan ere ekitaldi asko izango dira. Ostiralean haurrentzako parkea, sardina jana, pilota partidak, haurrentzako berbena eta zarzuela ikuskizuna izango dira, besteak beste.

Larunbatean koadrilen eguna ospatuko da. Goizean kirola izango da nagusi: txirrindulari lasterketa eta pilota partidak izango dira. Gainera, Los Incansables txarangak joko du. Arratsaldean pailazoak izango dira eta gauean Sorkun eta Reincidentes taldeek joko dute.

Igandean igeriketa lehiaketa, bakailo lehiaketa eta haurren danborrada izango dira, besteak beste. Lazkaoko jaiak Lazkaomendin bukatuko dira, beti bezala. Herriko auzo ezagun honetako festa ekitaldiak hurrengo asteburuan izango dira: maiatzaren 7an eta 8an.

Lazkaoko Udal agintarien Soka Dantza

Lazkaoko Udal agintarien Soka Dantza (Asier Zaldua)

Dokumentuaren akzioak