Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lazkaoko inauteriaren ohitura zaharra berritu eta berreskuratu dute

Dokumentuaren akzioak

Lazkaoko inauteriaren ohitura zaharra berritu eta berreskuratu dute

Aspaldiko mozorroen itxuran, ehunka lagunek kalejira eta dantza egin dute Lazkaoko kalean. Hainbat eragilek eta kultura taldek bat egin dute ekimena hauspotzeko.
Egilea
Aimar Maiz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Lazkao
Mota
Albistea
Data
2025/02/28
Lotura
Goierriko Hitza

Lazkaoko inauteria berreskuratzen.Aimar Maiz

Lazkaoko inauteriak beste osagai bat du, gaurtik aurrera. Bizi-bizirik, eduki ere. Duela 60-70 bat urte galdu zen mozorroen usadioa berreskuratu dute, eta gaur arratsaldean ehunka herritarrek kalera atera dute. Antzinako inaute-tradizioko jantziak eta ohiturak ahanzturaren kutxatik hartu, eta kalejira koloretsu eta alai batekin berritu dituzte. 

Areria aurretik irten da inauteri konpartsa. Herriko kultura talde eta eragileek antolatu dute, aurretik entseatuta. Jotake Lazkaun joaldun taldekoek ireki dute segizioa, eta jarraian mozorroak dantzari. Praka, alpargata eta alkandora zuriak, gerriko, txapel eta izter gainetan esku-marka gorriak, eta lepoan loredun zapiak. Tratulariak ere bai, tartean; baita aurpegia estalitako mozorroak ere. Bukaeran, trikitilariak, eta Lazkaoko mozorro zaharren argazkien gomuta kaleratu duen karroza. 

Kalejiran, hainbat geldialdi egin dituzte, euskal inauteriko piezak dantzatzeko. Plazan bukatu dute ibilaldia. 

 

Dokumentuaren akzioak