Dokumentuaren akzioak
Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek irabazi dute Azpeitiko XVI. Dantza Suelto Txapelketa
Herriko dantza suelto eskolakoek emaitza bikainak lortu zituzten oro har, aurreneko bost bikoteen artean lau Luis Alberdi Beltza-k zuzendutako eskolakoak izan baitziren. Euskal Herriko egungo txapeldunak, Iker Belinchon eta Maider Aginaga lezoarrak, sailkatu ziren bigarren postuan, Leire Eizmendi errezildarra eta Maider Arrieta azpeitiarra hirugarrenean, Anaitz Lizartza azpeitiarra eta Itziar Bastida urrestildarra laugarrenean, eta Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta azpeitiarrak bosgarrenean.
Bideoan, Bastida eta Uzkudun arin-arina dantzatzen ageri dira, sariak jaso ondoren eskaini zituzten bi piezetako azkena.
Txapelketako argazkiak eta bideoa ikusgai daude Uztarria.eus atarian.
Dokumentuaren akzioak