Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Arabako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute

Dokumentuaren akzioak

Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Arabako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2023/05/02
Lotura
Uztarria
Laura Bastida eta Ekain Uzkudun atzo, Gasteizen, Arabako Dantza Suelto Txapelketa irabazi ondoren. (Utzitakoa)

Duela bi urte ere lortu zuten txapela Gasteizen. Alaia eta Amets Amubieta ere sariarekin itzuli ziren etxera; jantzi onenarena jaso zuten, hain zuzen.

Atzo, Estibalizko Andre Mariaren jaiegunaren barruan, jokatu zuten Gasteizen Arabako XXX. Dantza Suelto Txapelketa, eta Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek jantzi zituzten zapia eta txapela. Horrenbestez, bigarrenez irabazi dute Bastidak eta Uzkudunek Arabako txapelketa, 2021ean ere haientzat izan baitzen garaipena.

Hamar bikote lehiatu ziren atzoko txapelketan, eta horietatik lau Azpeitikoak ziren; txapeldunez gain, Gasteizen oholtzara igo ziren Jone Arriaran eta German Aranburu, Nora Aizpuru eta Iker Zabala, eta Alaia eta Amets Amubieta. Hain zuzen ere, Amubieta anai-arrebek ere jaso zuten saria; jantzi onenarena, hain zuzen. Sailkapen nagusiari dagokionez, Maren Galvez lezotarra eta Gorka Granado sopeloztarra izan ziren bigarrenak, eta Ane Jaunarena eta Endika Osa lezotarrentzat izan zen hirugarren postua.

Dokumentuaren akzioak