Dokumentuaren akzioak
Laugarren Muxiko Jaiak 450 dantzari inguru bilduko ditu
Igandean (hilak 14) muxikoek herria hartuko dute, laugarren Muxiko Jaia egingo baitute. 450 dantzari inguruk parte hartuko dutela aurreratu du udalak, Euskal Herri osotik etorritakoak. Eguraldi iragarpena txarra da, eta hala bada, goizeko hitzordua aldatuko dute. Soroetako pilotalekutik abiatuko dira euria eginez gero, handik Hondartza kiroldegira abiatuko dira, Alde Zaharra eta portutik pasatu gabe.
Ondorengoa da egitaraua:
- 11:30: Irteera Damarri plazatik, hiru suziri jaurtita. Lau trikitixa taldek parte hartuko dute. Kale Nagusitik Arma Plazara igoko dira. Bertan, erraldoiekin gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek.
- 12:00: Arma Plazan, Jeiki Hadi taldeko zazpi musikarik eguerdia girotuko dute, 12:00etatik 13:15era.
- 13:15: Erraldoien emanaldi txikia eta ondoren, Arma Plazatik San Pedro kalera abiatuko dira, erraldoi eta trikitilariz inguratuta.
- 13:30: Poteoa egingo dute San Pedro kalean. Dantzariak eta erraldoiak ere izango dira.
- 14:10: Kiroldegirako irteera trikitilariekin .
- 14:30: Bazkaria egingo dute Ardoran. Bazkalostean Jeiki Handikoek dantzan jarriko dituzte bertaratutakoak.
- 17:30: Muxikoak balio anitzeko pistan, Patxi Perezekin, 19:30ak arte.
- 20:00: Bukaera ekitaldia.
Dokumentuaren akzioak