Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lauarin folklore jaialdi berria

Dokumentuaren akzioak

Lauarin folklore jaialdi berria

Grezia, Bulgaria eta Poloniako folklorea ezagutzeko aukera, Donostiako Lauarin folklore jaialdian

Egilea
Maider Azurmendi
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/06/26

Goizaldik bere ibilbide luzean, hainbat herrialdetan antolatzen diren mota horretako jaialdi askotan parte hartu izan du. Hori dela eta, talde donostiarrak horrelako jaialdia antolatzailea erabaki du, eta atzerriko hainbat talde gonbidatu ditu.

Greziako Likio Ellinidon, Bulgariako Dunav eta Poloniako Wroclaw taldeek beren dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Igandera arte luzatuko da jaialdia.

Hiru gonbidatu berezi horiekin batera, Donostiako beste euskal dantza talde batzuk izango dira; tartean, Goizaldi bera, Eskola eta Kresala. Larunbatean, haurrei tartea egingo diete; arratsaldean, Lauarin Txikia emanaldia eskainiko dute dantza talde horietako belaunaldi gazteenek beren trebeziak erakusteko.

Konstituzio plazan egingo dituzte dantza erakustaldi gehienak; hala ere, hiriko beste auzo batzuetan ere emango dituzte dantza ikuskizunak.

Jaialdia Igandeko iluntzean bukatuko da Alde Zaharreko Konstituzio plazan. Herri erromeriarekin.

FOLKLORE JAIALDIA

Lauarin Jaialdia.

Non. Antigua auzoko frontoian.

Noiz. Gaur, 20:00etan

Dokumentuaren akzioak