Haatik Dantza Konpainiaren "Lau Eme" lan berriak emakumeari ematen dio ikusgarritasuna eta urteetan zehar ahalduntzearen bilaketan egin behar izan duen borroka agertzen du.
Sinopsia
Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola; baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumearengana iritsiko gara. Bere lanean baloratua izatea lortu duen emakumea, gizartean hitza eta botoa emateko eskubidea duena. Itxuraz libre eta independientea... baina oraindik euren jokabideengatik uneoro epaitzen duen gizarte batean.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaria: Aiert Beobide.
- Dantzariak: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga.
- Estilismoa: Ramoon Garcia.
- Produkzioa eta diseinu grafikoa: Iurre Aranburu.
- Teknika arduraduna: Anartz Beobide.