Dokumentuaren akzioak
Lau egunetan 85.000 lagun inguru bildu dira Portugaleteko Folklore Jaialdiko dantza emanaldiak ikusteko
Hilaren 25etik 28ra bitartean ospatu den Portugaleteko XXXVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdiak 85.000 lagun inguru erakarri ditu. Guztira 33 emanaldi eskaini dira, Euskal Herriko eta Errioxako 29 herritan, Portugaleten bertan egin direnez gain. Bolivia, Bulgaria, Polonia, Peru, Buriatia Errusiar Errepublika eta Kolonbiako taldeak aritu dira aurten Elai Alai fundazioak antolatu jaialdian.
Dokumentuaren akzioak