Dokumentuaren akzioak
Lau belaunaldi elkarrekin, emanaldian
EMANALDIA izango da gaur Ttarla Dantza Taldearen 25 urteen ospakizunei hasiera emango dien ekitaldia. Ttarlak 25 urte dantzan ikuskizunarekin, oholtza gainean egingo dute bat dantza taldean aritutako lau belaunaldietako taldeek. Gaueko 22:00etan hasita izango da, kiroldegiko frontoian. Txili eta Garin tabernetan sarrerak salgai daude 6 euroan.
Egun osoko egitaraua eta bazkaria, biharko
Bihar ere ospakizunek jarraituko dute eta egun osoko festa antolatu dute, Tilosetan. Goizean, 11:30etatik aurrera, Kanika taldearen jolasak, Apaxi kontalaria eta bazkaria izango dira. Arratsaldez, 17:00etatik aurrera, erromeria eta tailerrak izango dira.
Pasa den urtean Oinatzak ikuskizuna eskaini zuen Ttarla Dantza Taldeak.
Dokumentuaren akzioak