Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka L'Atelier dantza eskolak Astarloa saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

L'Atelier dantza eskolak Astarloa saria jaso du

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2022/12/30
Lotura
Anboto

Astarloa elkarteak gaur arratsaldean egin du sari banaketa Durangoko Batzokian.

Durangoko L 'Atelier dantza eskolaren lana aitortu dute Astarloa Sariarekin gaur arratsaldean Durangoko Batzokian egindako ekitaldian. Aurkezpenean dantza eskolari buruz azaldu dutenez, "Durangoko eskola bakarra da, eta gaur egun Durangaldeko 400 ikasle baino gehiago ditu. Aurten, Estatu mailan, akademiarik onena izendatu dute, hiru multzotan banatzen diren estilo-sorta zabala lantzeagatik: hiri-dantza, dantza garaikidea eta baleta, dantza klasikoa. Aurreko urtean, Estatuko dantza eskola onenaren Urrezko Iratxoa saria ere jaso zuen, zentro profesionala ez den 1000 eskola baino gehiagoren artean". Oihane Azkonizagak 2005ean sortu zuen eskolaren lorpenetako bat dantza eskolaz kanpoko jarduera eta aldi berean etorkizuneko formazioa ematea ahalbidetu izana dela nabarmedu du Astarloa elkarteak.

Azkonizaga dantza eskolako arduradunak hainbat dantzari gazterekin batera jaso du saria. Bertan izan dira Uri Buru Batzarreko eta Durangoko Udal Taldeko ordezkariak.

Astarloa Sarien 25. edizioa

Hau Astarloa Sariaren 25. edizioa izan da. Urte hauetan zehar ondorengo elkarte eta norbanakoek ere saria jaso dute: Txetxu Baque, Jesus Egiguren Etxebarria musikagile eta musikaria, Errotari Talde Mikologikoa, Juan Antonio Aroma Lejarreta txistularia, Tromperri Dantza Taldea, Tabirako Saskibaloi Taldea, Durangaldeko Merkatarien Elkartea, San Antonio Ikastetxea, Miguel Zugaza, Geu Be Elkartea, Durangoko Kulturala eta duela gutxi Durangoko Jesuitak Komunitatea.

Dokumentuaren akzioak